Kultur etxea ere goizez bakarrik irekiko da, 10:30etik 13:30era. Bestalde, ezin esan gabe utzi Begoña Aiestaran herritarrak bihar izango duela azken lan eguna Zaldibiako Udalean. Ostiral honetan hartuko du erretiroa. Eskerrik asko, Begoña, urte hauetan guztietan egindako lanagatik!
Gehiago
Zaldibiako Udalak pertsona bat hartuko du liburutegi laguntzaile lanetan aritzeko. Lanaldi erdiko kontratua izango du, urtebeteko iraupenarekin. Zabalik dago jada izen-ematea. Irakurri jarraian baldintzak.
Gehiago
Bihar, larunbata, Ttipi-ttapa morea eta eskualde mailako manifestazioa dela eta, Santa Fe kalearen itxiera eta autobus zerbitzuan aldaketak emango dira ordu batzuz.
Gehiago
Zaldibiako Udalak kontratua esleituko du titulartasunean dituen kontsumo guneetako energia elektrikoa energia iturri berriztagarrien bidez hornitzeko. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da, arratsaldeko 14:00etan.
Gehiago
Zergabilketa epea: martxoak 3 - apirilak 30
Gehiago
Zergabilketa epea: Otsailaren 3tik martxoaren 17ra.
Gehiago
Zaldibiako Udalak zabaldu du jada eskaerak aurkezteko epea. Hobariak, horiek eskatzeko bete beharreko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar, jarraian. Otsailaren 11ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko.
Gehiago
Urtarrilaren 2an irekiko ditu berriro ateak eta lehen bi egunetan, ostegunean eta ostiralean, goizeko ordutegian egongo da zabalik.
Gehiago
Dakizuen bezala, hondakinen bilketako langileek urteko egun guztietan egiten dute lan abenduaren 24ko eta 31ko gauetan izan ezik. Herritarrei bilketa egunak ez kentzeko, paper eta kartoiaren bilketa egun batez aurreratuko dute. Hau da, abenduaren 23an eta 30ean atera behar dira kubo urdinak, organikoarekin batera. Beste egunetako bilketa guztiak berdin mantentzen dira. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Osinberdeko iturburua trabatu izanaren ondorioz, ur depositua hustu da. Beraz, Gorriñetik Goroskindegira bidean dauden baserriak eta Aiestaran Erreka auzoa urik gabe geratu dira edo geratuko dira. Osinberdeko hartunea oraintxe garbitu da, baina iluntzera arte gutxienez ez da urik izango.
Gehiago
Bihar, azaroak 28, ur mozketa izango da Tejeria pabiloiaren eta Marroetxe baserriaren artean. Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 12:00ak arte iraungo du mozketak.
Gehiago
Lau urte igaro dira aurreko esleipenak egin zirenetik, eta ordenantzetan araututa dagoen bezala, deialdi berria egitea egokitzen da orain. Jarraian informazioa eta interesa dutenek bete beharreko baldintzak.
Gehiago
Igirua mendiko Luis Saroia unadan 4 hektareatako 1.800 metro kubo intsinis pinu moztu eta ateratzeko esleipena egingo du Zaldibiako Udalak. Eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 9an amaituko da, arratsaldeko 13:00etan.
Gehiago