Banatu da etxez etxe 2023ko egutegia

Urtero bezala egutegia argitaratu du Zaldibiako Udalak herritarrek helarazitako argazkiz hornitua. Astelehenean banatu zen etxez etxe eta baserrietako buzoietan posta bulegoan. Berrikuntza gisa, bolumen handiko trasteen bilketa egunak markatuta datoz egutegian nahasmenak ekidin asmoz. Urte berri on!
Gehiago

Udal Herri Batzarra astelehenean, aurrekontuak hizpide

Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2023ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta Iritzi-ekarpenak jasotzeko. Astelehenean, hilak 19, izango da batzarra, 18:30etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago

Abenduaren 6an Udal zerbitzuak zabalik

Abenduaren 6an, udaletxea eta Karreane kultur etxea zabalik izango dira ohiko ordutegian. Udal zerbitzuek normaltasunez jardungo dute.
Gehiago

2022ko 3. hiruhileko ur hornidura tasa

Ordainketa epea: 2022ko abenduak 1 - 2023ko urtarrilak 16

 
Gehiago

2022ko 2. seihilabeteko hondakinen kudeaketa tasa

Ordainketa epea: 2022ko abenduak 1 - 2023ko urtarrilak 16

 
Gehiago

KONPOSTA ETA HOBARI SISTEMA: informazio eta izen-emate postua ostiralean plazan

Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Azaroak 7 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileen lanposturako emaitzak

Azaroaren 4an, ostiralarekin, burutu ziren gaztetxoen dinamizaziorako bi lanposturen deialdira aurkeztutako hautagaien balorazio elkarrizketak. Hala, emaitzak jarraian kontsulta daitezke, lehen eta bigarren postuan geratu direnek eskuratu dutelarik lanpostua. 
Gehiago

Trafiko oharra: Larunbat eta igandean Santa Fe kalea itxiko da

2022ko urriaren 30ean, ARDIKI EGUNA ospatuko dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko eremuan ezingo da aparkatu ostiraletik astelehenera

Urriaren 28 ostirala, hasiko dira Ardiki eguneko muntaketa lanak Zaldibiako Herri Antzoki aurreko aparkalekuan. Hori dela eta ezingo da ibilgailurik bertan apartatu Ostiraleko goizeko 11etatik asteleheneko eguerdiko 12:00ak bitartean.
Gehiago

Oharra: udaleko harrera puntuetan formakuntza saioa asteartean

Urriaren 25ean eta azaroaren 8an, biak astearteak, eguerdiko 13:00etatik 15:30era udaleko harrera puntuak itxita egongo dira formakuntza saioak direla eta. Zaldibiako harrera integrala diseinatu eta martxan jartzeko proiektuaren baitan, herritarren harrera egiten duten udal langileek (administrazio orokorra, gizarte zerbitzuak eta kultur-kirol zerbitzuak) ikastaroa izango dute, udal arduradun politikoekin batera. Beraz, bi egun horietako ordu tarte horretan harrera puntuak itxi egingo dira. 
Gehiago

Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileak kontratatzeko deialdia

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako 2 dinamizatzaile izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 10 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Trafiko oharra: Eskola ondoko aparkalekuan ezingo da aparkatu

Jaietako ikuskizunak desmuntatzeko gogoratu gaur ezingo dela eskola eremuan aparkatu. Astelehena eta asteartean pintaketa lanak burutuko direnez lanak amaitu arte ezingo da ibilgailurik sartu Lardizabal eskola ondoko aparkalekuan.
Gehiago