2023ko 1go hiruhileko hondakinen kudeaketa tasa

Zerga-bilketa epea: maiatzak 1 - ekainak 15
Gehiago

2023ko 1go hiruhileko ur hornidura tasa

Zerga-bilketa epea: maiatzak 1 - ekainak 15
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa astelehenean

Apirilak 17 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ireki da udaleko Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea

4 lanpostuetarako oinarriak BOEn argitaratu ostean, maiatzaren 9ra bitartean izango da izena emateko epea. Udalak iazko maiatzean onartu zuen 4 lanpostu eskaintzea LEP Lan Eskaintza Publikoaren bidez, Espainiako Gobernuaren Egonkortze Legeari jarraituz.
Gehiago

Bi asteotan jai egunetan bakarrik itxiko dira udal zerbitzuak

Zaldibiako Udala eta Udal Liburutegia ostegunetik astelehenera itxiko dira eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango dute. 
Gehiago

Artxanberriko konpostgunean aldaketak

Konpostaren prozesuak oreka mantentzeko, hemendik aurrera Artxanberriko konpostgunea bi zatitan antolatuko da. Hau da bi kandadu egongo dira, BERDEA Artxanberri kalean bizi diren bizilagunentzat eta URDINA Santa Fe kalean bizi direnentzat. Honek praktikan ez du erabiltzailearentzako eraginik handirik, aldiz hau eginez konpostatze prozesuak dagokion denborak eta ezaugarriak mantendu ditzan garrantzitsua izango da banaketa.
Gehiago

Zaldibia-Gaintzako Idazkaritza lanpostua hutsik geratu da

Ia 14 urtez Zaldibia-Gaintzako idazkari-kontuhartzaile lanpostua bete duen langileak uko egin zion lehengo astean lanpostuari, beste udalerri bateko postua hartzeko. Hori dela eta, Foru Aldundiak epe motzean argitaratuko du Zaldibia-Gaintzako lanpostua betetzeko deialdia. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Udal tasak ordaintzeko dirulaguntza deialdia: 2023ko deialdia

Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2023ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2023ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago

Trafiko Oharra: Dantzari Txikien Eguna igandean

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXI. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago

Biharko Rallya dela eta

Mezu honen bidez gogorarazi nahi dugu bihar izango dela Goierri Rallysprint-a eta jarraian aurkituko dituzue trafiko mozketari dagozkion oharrak. Era berean, jakinarazten dugu ekimen honek herrian eta herritarrengan sortzen dituen eraginak direla eta, gaia lantzeko proposamena aurkeztuko duela datorren astean Udalak.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 18 larunbata

Martxoaren 18an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 17 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan,  segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago

Trafiko Oharra: bihar Ttipi-Ttapa morea

Ttipi-Ttapa morea ekimena dela eta, bihar, martxoak 11 larunbata, ibilgailuentzat itxita egongo da Mediku-Etxetik Mari-haundiñera arteko (Santa Fe 21-45) tartea. Mozketa, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko da. Antzokiko eremuan ere ezingo da aparkatu egun horretan eta autobusak Arreseneko geltokian utzi eta hartuko ditu bidaiariak. 
Gehiago

2023ko Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: martxoak 1 - apirilak 17
Gehiago