Gitarra jotzen ikasteko plaza bat libre

Abendutik ekainera bitarte musika eskolan gitarra klaseak jasotzeko plaza bat libre dago, 16 urte edo gehiagokoentzat. Klaseak astearteetan izango dira 16:30etik 17:00etara, hilean 55,84€ ordainduta. Interesatuek kultur-etxean eman behar dute izena azaroaren 23a baino lehen (943160338 / 676531079). Herritar bat baino gehiago interesatuko balitz, aukeraketa zozketaz egingo da.
Gehiago

Aldi baterako peoi-balioanitzaren hautaketarako prozesuaren emaitzak

Duela bi aste jakinarazi genuen Zaldibiako Udalak, ordezkapen aldi baterako pertsona bat kontratatuko zuela peoi-balioanitz lanetarako. Lanbideren bidez deialdia eginda, izen-emate epea pasata eta bakarkako elkarrizketak eginda, jarraian dituzue prozesuaren emaitzak.
Gehiago

Zaldibiako Udala eta bere zerbitzuak itxita egongo dira asteazkenean

Zaldibiako Udaleko Langileen Batzarrak bat egin du urriaren 25erako zerbitzu publikoan gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Hori dela eta asteazken honetan udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Oharra: kirol, euskara ikastaro eta musika eskola ez dira itxiko.
Gehiago

Peoi balioanitzaren aldi baterako ordezkapena egiteko deialdia

Zaldibiako Udalak aldi baterako pertsona bat kontratatuko du peoi balioanitz posturako ordezkapen bat betetzeko. Irakurri baldintzak jarraian.
Gehiago

Peoi-garbitzailearen hautaketarako prozesuaren emaitzak

Irailaren 20an jakinarazi genuen Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko zuela peoi-garbitzaile lanetarako. Lanbidek sustatuta egin da, Toki ekintzetarako 2023ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan. Behin izen-emate epea pasata eta bakarkako elkarrizketak eginda, jarraian ikus ditzakezue emaitzak.
Gehiago

2023ko Ibilgailuen sarbide eta ibi iraunkorreko tasa

Ordaintzeko epea: urriaren 10etik azaroaren 10era
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Iraileko azken ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:30ean bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, iraileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Etxez Etxeko arreta zerbitzuko lanpostu deialdia irekita

Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du egunean 5 orduko lanaldiarekin Etxez etxeko arreta zerbitzurako. Irakurri jarraian baldintzak. 
Gehiago

Garbitzaile lanposturako deialdia

Lanbidek sustatuta Toki ekintzetarako 2023ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan, Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Irakurri baldintzak jarraian.
Gehiago

Udal Herri Batzarra ostegunean

Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, legegintzaldi berriko asmoen berri eman eta iritzi-ekarpenak jasotzeko. Ostegunean, hilak 21, izango da batzarra, 19:00etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago

Udal liburutegia, ohiko ordutegian gaurtik aurrera

Irailaren etorrerarekin batera, udako ordutegia utzi eta ohiko ordutegira itzuli da Karreane kultur etxeko liburutegia. 12:30etik 19:30era zabalduko da abuztura bitarte.
Gehiago

Argindar mozketa hainbat puntutan

Iberdrolaren distribuzio atalak jakinarazi digunez, bihar, abuztuak 18, argindar mozketak izango dira konponketa lanak egiteko. 
Gehiago