Martxoaren 14an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiatik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoaren 13ko iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitzen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Jarraian, informazio gehiago.
EGUNA: MARTXOAK 14, LARUNBATA
ORDUAK: 9:00etatik 18:30era, LAU ALDIZ pasako dira kotxeak.
Gutxi gorabeherako LASTERKETA ORDU teorikoak hauek izango dira:
Lasterketarik gabeko tarteetan bizilagunen sarrera/irteerak antolakuntzarekin hitzartuko dira (688 642 894)
EREMUA: Lazkaomendi – Okobio – Miranda – Olalde – Olaa - IbaiOndo – Ñañarri - Arrese taberna – Saihesbidea - Larraizko bidea - Gaintzako bidegurutzea - Gaintza.
APARKALEKUAK:
TRAFIKO ANTOLAKETA:
- SANTA FE KALEA: norantzaz aldatuko da. Horrela, eskolako aparkalekutik eta Mariaundiñetik behera dauden aparkalekuetatik ateratzeko aukera egongo da.
- PLAZA: egun horretan ezingo da medikuetxetik plazara sartu.
- ARTXANBERRI KALEA: Artxanberriko garajeetara uneoro sarrera-irteera bermatuko da. Kale honek ere kontrako norantzan funtzionatuko du, Estankoko bidegurutzetik aurrera.
- RALLY IBILBIDE BARRUAN DAUDEN APARKALEKUAK ETA ETXEBIZITZA/BASERRIAK: tarteetan antolakuntzak baimenduko ditu ibilgailuen irteerak telefonoz adostuta.
- GARRAIO PUBLIKOA: G001 lineako autobusa Biloreko geltokira iritsiko da. Bertan hartu eta utziko ditu bidaiariak.
Edozertarako telefono honetara deitzea eskatu du antolakuntzak: 688 642 894