ZER DA AUZO KONPOSTGUNEA edo KONPOSTGUNE KOMUNITARIOA?
Etxeko hondakin organikoak kudeatzeko gunea da. Zehazki, materia organikoa edo biohondakinak tokian bertan kudeatu eta konpost bihurtzeko gunea.
NORK KUDEATUKO DU?
Herritarrak bere etxeko organikoa tokian utzi beharko du, eta Zaldibiako udal langileak arduratuko dira hortik aurrerakoaz; organikoa nahastu, prozesua zaindu eta behar bezala gauzatzen dela bermatuko dute. Modu honetan, kalitatezko konposta lortzeaz gain, sor litezkeen arazoak ekidingo dira. Ondoren, lortutako konposta herrian banatu eta erabiliko da.
HONDAKIN-ORGANIKOA ANIMALIEN BAZKAREKIN EDO KONPOSTA ETXEAN EGINEZ KUDEATZEN DUTENEK, ZER?
Bejondeizuela! eta jarraitu holaxe. Konposta etxean egiteagatik edo organikoa animalien bazkara bideratzeagatik ere hobaria eskatu dezakezue udaletxean. Zalantzak argitzeko edo laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan udalarekin.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
ZE ABANTAILA DITU AUZO KONPOSTGUNEAK?
NORK EMAN DEZAKE IZENA AUZO KONPOSTGUNEAN ?
Zaldibiako etxebizitzetako hondakin organikoak bertara eraman nahi dituenak eta horretarako dagokion izen ematea burutu duenak.
NORK ESKATU DEZAKE KONPOSTA HOBARIA?
Hiru kasu hauetako batean bazaude, udaletxean eskatu dezakezu hondakin tasan konposta hobaria.