Zaldibiako Udalak, harrera egiten die urtero urte osoan zehar Zaldibira bizitzera etorri direnei. Harrera eguna irailean ospatu ohi da 2020. urtetik.
Udalak tresna berri bat sortu du zaldibitar berrien etorrera xamurtu asmoz: ETORRI BERRINTZAKO HARRERA GIDA.
ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA
Gida honetan, Euskal Herrira iritsi berrientzako gutxieneko kokapen batez gain, Zaldibiako informazio orokor nahiz zehatza jasotzen da. Gure kultura, hizkuntza eta ohituretatik hasi, ospakizunen azalpeneraino eta herrian aurkitu ditzaketen zerbitzu eta azpiegituretarainoko informazioa aurkituko dute gidan.
Gida hau EUSKARAZ etxe guztietara banatuko bada ere, Zaldibiara etorri berria denak elebitan jasoko du. Momentuz, GAZTELERA, ARABIERA, ERRUMANIERA, FRANTSESA, INGELERA eta URDUra itzuli dugu.