Bide Segurtasun Azterketa (2020)

Laburpen betearazle honen bitartez Zaldibia udalerriarentzat garatutako Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Planean barneratutako informazioa aurkezten da modu sintetiko batean.


Plan hau burutzearen helburuak istriputasun baxua mantentzea eta ezbeharren aurkako prebentzioa dira, eta aldi berean hiri mugikortasuna hobetu eta interbentziorik ez burutzearen kasuan potentzialki arriskutsuak izan daitezken ingurune eta zonaldeentzako irtenbideak proposatzea.


Planaren abiapuntua bide segurtasuna eta mugikortasunarekin zerikusia daukaten udalerriko ezaugarrien analisia egitea da, ondoren identifikatu diren hobekuntza puntu eta elementuen diagnosi bat garatzeko, bukaeran puntu eta ingurune zehatz horietarako proposamenak garatuz, istriputasuna eta arriskuaren pertzepzioa bezalako kontzeptuetan fokua ipiniz.