2014an garatu zen "Nolako Zaldibia nahi duzu?" partaidetza prozesuan, hainbat proiektu garatzeko erabakia hartu zen. Proiektu horiek bilduz, udal arkitektoak Eraikin Publikoen Ekintza Plana idatzi zuen eta Aldundiko Partaidetza Sailaren laguntzaz, Ekintza Plana herritarren partaidetza bidez garatzeko proiektua adostu zuen udalbatzak aho batez. Jarraian dituzue proiektuaren azalpena eta bilkuretako akta eta txostenak.