Aniztasuna eta elkarbizitza Zaldibian: Diskurtsoak eta hautamateak. Azterketa kualitatiboa aurkeztu zen kultur etxean irailaren 19an. Aurreko aurkezpenean baino herritar gutxiago bertaratu zen, eta dozenaren bat herritarrek hartu zuen parte.
2013.urtean Zaldibiako Udaleren eskariz, Aztiker enpresak egin du azterketa kualitatibo hau eta berau burutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Zaldibiako Udalak.
Ekimen honek zati ezberdinak ditu. Hasiera izan zen Zaldibian aniztasun eta migrazioaren inguruko azterketa kuantitabiboa, eta lehen aldiz, egiten zen lan horren aurkezpena otsailaren 6an izan zen. Aurkezpen horretan aurreratu zen, bigarren zati hau, azterketa kualitatiboa abian zegoela, eta hori da hain zuzen hemen aurkezten dena.
Zaldibiako Udaleko aniztasun eta migrazio gaietarako zinegotziak, Mari Karmen irastortzak eman zion aurkezpenari hasiera eta jarraian Asier Etxenikek Aztikerreko teknikariak azaldu zuen azterketa.
Lehenengo dokumentua azterketa osoa duzue hemen, eta bigarren zatian azterketaren aurkezpenerako erabili den laburpena.