Zaldibitarren jaiotza lekuen mapa eta bilakaeraren inguruko azterketa kuantitatiboa: Zaldibitarren egungo errealitatea, jatorria eta aniztasunaren inguruan egindako azterketa kuantitatiboa aurkeztu da kultur etxean. 30renbat herritarrek parte hartu dute aurkezpenean eta gaiak interesa piztu du.
Zaldibiako Udaleren eskariz, Aztiker enpresak egin du azterketa kuantitatibo hau eta berau burutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Zaldibiako Udalak.
Zaldibian aniztasun eta migrazioaren inguruan egiten den lehen azterketa kuantitabiboa da gaur aurkeztu dena eta jada abian da azterketa kualitatiboa ere.
Zaldibiako Udaleko aniztasun eta migrazio gaietarako zinegotziak, Mari Karmen irastortzak eman zion aurkezpenari hasiera eta Zaldibiako Udalak dituen asmoen berri zabaldu zuen. Jarraian Ekhi Zubiria Aztikerreko teknikariak esposatu zuen azterketa.
Datu esanguratsuak eta zenbait kasutan ezezagunak eman ditu jakitera azterketa honek. Lehenengo dokumentua azterketa osoa duzue eta bigarrena azterketaren aurkezpenerako erabili den laburpena.