Zaldibiako Udalak zerbitzu berria jarriko du abian irailetik aurrera. LAGUNARTEAN egunON zerbitzuak, modu osasuntsu batean elkarrekin zahartu eta elkar zaintzea sustatu nahi du.
Autonomia pertsonala baduten adineko herritarrei zuzenduriko zerbitzua da, baina baita zaurgarritasun arriskua dutenentzat ere: bakarrik bizi direnentzat, hartu-eman sozial askorik ez dutenentzat…
Ukaezina da adinak zuzenean eragiten diola pertsona ororen gaitasunari. Kurba bat balitz moduan irudikatuko bagenu, bizitza arku bat litzateke bere igoera eta beherantzko joerarekin. Azken beherako joera hau atzeratzea, eustea da helburua, nolabait pertsonen autonomia landuz eta indartuz norbere gaitasun pertsonal nahiz sozialak iraunaraztea bilatzen du LAGUNARTEAN egunON zerbitzuak.
10renbat laguneko taldea osatu nahi dugu. Pertsonen autonomia lantzeko profesionalek gidatu eta dinamizatuko dute zerbitzua. Interesa duten herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete Zaldibiako Udaleko gizarte zerbitzuetan 943 882 000 telefonora deituaz.