Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Zaldibiako Udalak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa irmoki berretsiz.
Gehiago

Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea. Martxoaren 31 arte izango da zabalik. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2026ko martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Ordizian ikasten duten gazteentzako autobus zerbitzuan hobekuntza

Gaurtik aurrera (martxoak 2), GO01 lineak (Zegama>Zaldibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, institutuko ikasleak Zaldibiara garraio publikoan itzuli ahal izateko.
Gehiago

Zaldibiako Udalaren adierazpena

Zaldibia Udalak adierazpena egin du berak kontratatutako ekintza baten testuinguruan izandako gertakarien harira.
Gehiago

Kultur eta Kirol taldeentzat 2026ko diru-laguntza deialdia zabalik

Zaldibiako kultur eta kirol elkarteek urteroko dirulaguntza eska dezaten epea ireki du udalak, eta martxoaren 18ra arte aurkeztu daitezke eskaerak. Deialdiak helburu du 2026an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatzen dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Informazio guztia jarraian ikusgai.
Gehiago

'Supituki' antzerki emanaldiko sarrerak, salgai

Antzerkia eta bat-batekotasuna oinarri izango ditu Supituki taldearen emanaldiak. Martxoaren 1ean izango da saioa, 18:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jada kultur Etxean (5€).
Gehiago

Asteazkenean egingo da herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkarien bilera

18:00etan izango da batzarra, Karreane kultur etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2026rako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da, eta 2026ko kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Gehiago

Ttipi-ttapa morearen VI. edizioa, martxoaren 7an

Martxoaren 7an ospatuko da Zaldibian Ttipi-Ttapa morearen VI. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den hitzordu honek aldarrikapena eta giro paregabea uztartuko ditu beste behin, martxoaren 8aren atarian. Jarraian, informazio guztia.
Gehiago

Korrika batzordea antolatzeko bigarren bilera, bihar

Aurten martxoaren 19tik 29ra ospatuko da "Korrika" Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilaren 20an izan zen, eta bihar, asteazkena, bigarrena antolatu da 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Animatu!
Gehiago

Bihar haur eta gaztetxoentzako puzgarriak frontoi itxian

Bihar, otsailak 17, Inauterietako asteartea, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako. Eguraldi kaskarra espero denez, frontoi itxian izango dira, 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.
Gehiago

"Karmele" filmaren emanaldia

Otsailaren 22an, igandearekin, Karmele filma ikusteko aukera izango da Zaldibiako herri antzokian, arratsaldeko 18:00etan. Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko Ximurrak Xamur programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau. Sarrerak (3€) herri antzokian bertan erosi ahal izango dira emanaldia hasi baino 15 minutu lehenagotik.
Gehiago