Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz iaz sortutako proiektua martxan da berriz. Ikasturte honetan DBH1, DBH2 eta DBH3n dabiltzan gaztetxoei dago zuzendua, bertan aktiboki parte hartuko dutelarik, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Proiektuaren aldi berri honek azaroa eta apirila bitarte iraungo du. Atzo zabaldu zen izen-ematea eta azaroaren 4ra arte egongo da horretarako aukera. Barruan duzue informazio guztia. Animatu!
Gehiago
Ostegunerako, urriaren 27rako TELEGRAM aplikazioaren inguruko IKASTARO PRAKTIKOA antolatu du udalak. Bi saio izango dira lehena Euskaraz ez dakitenentzat 14:45etik 15:45era eta bigarrena 16:15etik 17:15era saio orokorra. Interesatuek kultur etxean edo hemen bertan eman dezakete izena.
Gehiago
Dagoeneko 40 familia inguruk eman dute izena eta asteartetik bertara daramatzate beraien etxeko hondakin organikoak. 40 etxe hauetan ez daude kamioiaren zain, nahi eta behar dutenean atera dezakete organikoa, gainera hondakin tasan %8ko hobaria jasoko dute urtarriletik aurrera. Hobari bera jasoko dute organikoa etxean konpostatu edo animalientzako bazka bezala erabiltzen dutenek. Horretarako udaletxean izena eman behar da. Jarraian informazio zehatzagoa.
Gehiago
Amaitu dira 2022ko Zaldibiko festak eta barolazioa egiteko unea iritsi da. Urriak 25 asteartea balorazio saioa burutuko dugu Udaletxeko HERRI ARETOAn arratsaldeko 18:30etan. Ordubeteko iraupena izango duen saio dinamikoa izango da, ondo egindakoak, aldatzekoak edota hobetzekoak jasotzeko helburuz. Hemen duzue bileran parte hartzeko izena emateko aukera.
Gehiago
Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Aiora Urbieta Eizagirrek gidaturiko aurreneko tailerrean xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean usain, kolore eta tamaina ezberdinetako intsentsuak eta kandelak egingo ditugu. Noiz? Urriaren 21ean, ostiralean, 17:00 eta 19:00ak bitartean, Zubi-Buru elkartean. Urriaren 20rako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.
Gehiago
Gaur, ostirala, Zapiak Bat Elkarteak antolatuta, V. Zapi Janzte bertso afari-sariketa izango da eta bihar, larunbata, Kuadrillen Eguna. Jarraian egitarauari buruzko informazio eta oharrak.
Gehiago
Urriaren 4an hasi ziren Olaldetik Miranda baserrira arteko bidea konpontzeko lanak eta gaur izango dute amaiera, bidea erabilgarri geratuko delarik gaur iluntzetik aurrera.
Gehiago
Hemen dituzue Zaldibiako jaietako argazkiak, zehazki urriak 5, 6, 7, 8 eta 9koak. Urriaren 14an Zapi Jaztea eta urriaren 15ean koadrilla egunarekin amaituko dira herriko festak. Inork argazkirik gehitu nahiko balu bidali komunikazioa@zaldibia.eus helbidera edo pasa atsalderen batean kultur etxetik.
Gehiago
Pasa den astean egitaraua aurreratu bagenuen ere, liburuxka osoa gaur kaleratu da. Etxez etxe banatuko da, jaietako trafiko oharrarekin eta eraso sexistei buruzko euskarriarekin batera.
Gehiago
0-5 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Kurtso berria eta udazkena hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.
Gehiago
Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikaren edizio berriari, bihar, ostirala, emango zaio hasiera. Ikasturte honetan 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako gaztetxoak izango dira protagonista, asteburutan elkartu eta ekintza ezberdinak egingo dituztelarik. Bi aurkezpen bilera egingo dira udaletxeko beheko gelan: 17:30ean lehena, batez ere 2010ean jaiotako gaztetxoei ongietorria egin eta dinamika azaltzeko, eta 18:00etan bigarrena, hauen familiei zuzendua.
Gehiago
Iritsi da aurtengo festetako egitaraua iragartzeko unea. Herritik eta herriarentzat eginak, denentzat lekua eskaintzea izan dugu helburu. Urriaren 5, 6, 7, 8, 9 eta 15erako osatu da egitaraua, herriko hainbat norbanako eta eragileren elkarlanari esker. Datorren astean banatuko dira etxez etxe liburuxkak eta informazioa osatzen ere joango gara. Presta gaitezen ba festarako!
Gehiago