Zaintza

Zaldibiako Zaintza Diagnostikoa: zaintza esperientziak ezagutzen

Zaldibiako zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesuan, hirugarren zita izango dugu astelehenean. 17:00etan, udaletxeko herri aretoan, Hernaniko, Usurbilgo eta Legorretako esperientziak ezagutzeko aukera izango da.
Gehiago

Etxez etxeko langile bat kontratatzeko deialdia

Etxez Etxeko laguntza programaren baitan, Zaldibian bertan etxez etxeko zerbitzua eskainiko duen langile bat kontratatuko du udalak 12 hilabetez. Langileak laguntza pertsonala emango die onuradunei, behar denean etxeko lanak ere eginez. Oinarriak, izen-ematea eta informazio gehiago, jarraian irakurgai.
Gehiago