Zaldibiako Zaintza Diagnostikoa: zaintza esperientziak ezagutzen

Zaldibiako zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesuan, hirugarren zita izango dugu astelehenean. 17:00etan, udaletxeko herri aretoan, Hernaniko, Usurbilgo eta Legorretako esperientziak ezagutzeko aukera izango da.

 

Zaldibiako zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesua aurrera eraman dugu 2024 urtean zehar. Herritarrekin  “Zeintzuk dira zaldibiarron zaintza beharrak?” eta  egun dugun zaintza sistema hobetzeko gakoak zein izango liratekeen aztertzen ibili ginen azaroan zehar.

Astelehenean, beste hiru herrietan egiten ari diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu:

  • Hernani: Auzozaintza
  • Usurbil: Txirikorda
  • Legorreta: eguneko arreta

Egunak: Abenduak 16

Tokia: Herri aretoa.

Ordua: 17:00