Gaurtik aurrera (martxoak 2), GO01 lineak (Zegama>Zaldibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, institutuko ikasleak Zaldibiara garraio publikoan itzuli ahal izateko.
Gehiago
Zaldibiako Energia berriztagarrien komunitatea irabazi asmorik gabeko elkarte moduan eratuko da, eta bertan parte hartu ahal izango du interesa duen edozein pertsona fisiko zein elkartek. Otsailaren 8ra arte izango da bertan izena emateko aukera. Jarraian informazio interesgarri gehiago eta izena emateko formularioa.
Gehiago
Urtarrilaren 21ean, 18:00etan pleno aretoan, Energia Berriztagarrien Komunitatearen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta zaldibitar denei EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egiten diegu
Gehiago
Abenduko osoko bilkuran 2026ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan dira aurrekontuak. Udal Gobernuak aurten ere saio irekiak iragarri ditu herritarrekin urte honetako aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Herri Antzokian izango da zinema emanaldia, 18:00etan hasita. Sarrerak bertan jarriko dira salgai ordu erdi lehenago, 17:30ean, 3€an.
Gehiago
Atzo hasi ziren aparkaleku gune berri bat egokitzeko lanak. Hilerrirako bidean egongo da kokatuta, hondakinen etxolaren inguruan, eta lanak hurrengo aste hasieran amaittzea aurreikusten da.
Gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren lanetan pauso berriak eman dira eta kontsultagai dago Ordizia eta Zaldibia arteko bidegorriaren eraikuntza proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa
Gehiago
Peatonalizatze lanei lotutako eta aparkaleku berriak sortzeko margoketak egingo dira astelehenetik aurrera herriko zenbait kaletan. Jarraian informazioa.
Gehiago
Irailaren 8an hasita, Zaldibiako plazarako sarbide eta bertako aparkalekuaren iraunaldiak aldaketak izango ditu.
Gehiago