Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan Ibai-Ondoko konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta hitzordu bat jarri da azalpenak eta giltza jasotzeko: 18:30ean, Ibai-Ondoko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, hitzordura agertzeko deia egiten diegu. Izena eman gabe egon, baina interesa izan dezaketen herritarrei ere bertaratzeko eskatzen diegu.
Gehiago
Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa.
Gehiago
Geroz eta ohitura zabalduagoa da urte berriaren hasiera suziri eta su artifizialez ospatzea. Ohar honen bidez, hauekin ARDURAZ JOKATZEA ESKATU NAHI DIEGU HERRITARREI, ez-beharrak ekiditeko dagozkion neurriak hartzea gogoraraziz. Gainera, bereziki eskatu nahi dugu ETXABEREAK ETA GANADUA GERTU DEN LEKUETAN SU-FESTAK EKIDITEKO.
Abenduaren 30, 31 eta 1ean, OSTIRALA, LARUNBATA ETA IGANDEA, urte amaiera dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago
Urtarrilak 2 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Datorren astelehenean, abenduaren 12an, arratsaldeko 18:00etan egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2022ko lanen egoerak azaltzea eta 2023rako asmoak azaldu eta ekarpenak jasotzea ere. Gogoratu, batzoreak herritarrentzat irekiak direla eta edonor bertaratu daitekeela.
Gehiago
Hamar urte dira, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari dela hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko. Hamar urte dira, hondakinak bereizteko eta biltzeko atez ateko bilketa sistema abian jarri genuenetik. Bide berean beste pauso bat emateko ordua heldu da. Hondakinak hobekien kudeatzen dituenari hobariak edo bonifikazioak eskaintzera goaz.
Gehiago
Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 23a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan.
Gehiago
Aurreko astean bizilagunekin egindako bileren ondoren hasi dira martxan beste bi auzo konpostgune eraikitzeko lanak. Lehena, Artxanberri kalean (Estankoren atze aldean) eta bigarrena, Olaldeko parkeko sarreran (Ibai-Ondo etxeen atzealdean). Bestalde, gaur inauguratu dute eskolako konpostagailua bertako ikasleek udaleko eta Sasieta mankomunitateko ordezkariekin batera.
Gehiago