Urriaren 5, 6, 7, 8, 9 eta 15ean Zaldibiako festak direla eta, motordun ibilgailuen joan etorria etengo da Santa Fe kaleko 21etik 45era, Mediku etxetik Mariaundira. Eskola eremuko aparkalekuan muntaia lanak astelehenean hasiko dira, beraz igandeko 20:00etatik ezingo da bertan aparkatu. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Iritsi da aurtengo festetako egitaraua iragartzeko unea. Herritik eta herriarentzat eginak, denentzat lekua eskaintzea izan dugu helburu. Urriaren 5, 6, 7, 8, 9 eta 15erako osatu da egitaraua, herriko hainbat norbanako eta eragileren elkarlanari esker. Datorren astean banatuko dira etxez etxe liburuxkak eta informazioa osatzen ere joango gara. Presta gaitezen ba festarako!
Gehiago
Azaroaren 17ra bitarte, Goierriko hainbat puntutan ikuskapen unitate mobila egongo da bertako zein inguruetako baserritarrentzat, eta traktore edo nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Zaldibiakoa Goizaneko aparkalekuan izango da azaroaren 17an. Txanda hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT). Jarraian informazio guztia.
Gehiago
Olaldetik Miranda baserri arteko bidearen, konponketa lanak burutuko dira datozen egunetan. Jakinarazten dugu bidea itxita egongo dela ibilgailu guztientzat, lanak irauten duten bitartean.
Gehiago
Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, prest ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Parte hartu nahi duten Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruetako bizilagunei udaletxean izena emateko deia luzatzen diegu. Datozen asteetan burutuko ditugun bileretan zehaztuko dira herriguneko gainontzeko auzo konpostguneen kokapenak.
Gehiago
Telekomunikazioen oihan globalizatuaren baitan, Euskal Herriko nazio eraikuntza eta burujabetzaren alde lan egiteko sortu zen Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitu du bere ibilbidea eta uztaileko osoko bilkuran aho batez onarturik kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. Abuztutik aurrera udaleko telefono eta internet zerbitzuak Izarkomek ematen ditu eta gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzua zabaltzea ere ekarri du herrira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarteak, aurten abian duen sentsibilizazio kanpainan parte hartuko du Zaldibiako Udalak. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxeko balkoian.
Gehiago
Gaur goizean amaitu dituzte, Lardizabal eskola ondoko futbito zelaiko argiak LEDera aldatzeko lanak. Aurreko egunetan Plazako Toki Alai frontoiko argiteria berritu zen eta Resti pilotalekukoak aldatzearekin amaituko lirateke aurre ikusitako lanak.
Gehiago