2023ko Larre kanpaina

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 23a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan. 

 

DOKUMENTAZIOA:

Izena emateko, ohi bezala, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera izen emate taula bete eta sinatu behar da.

 

EPEA:

Epea irekita dago, abenduaren 23a arte (ostirala).

 

LEKUA:

Izena emateko udaleko harreran edota egoitza elektronikoan egin daiteke.