Ertzetik erdira prozesuak beste jauzi bat emango du. Partehartzearen bidez jasotako ideia asmo eta proposamenen gorpuztea eta plazaratzeko fasean hain zuzen. Ekainaren 12tik 23ra Zaldibian izango ditugu berriro arkitektura ikasleak eta ekainaren 23an arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko dituzte proposamenak.
Gehiago
Datorren astelehenean, maiatzaren8an, arratsaldeko 18:30ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2023ko lanen egoerak azaltzea, bide publikoen inbentarioa eta mugikortasun plana idazteko prozesuak zein puntutan diren berri ematea ere. Gogoratu, batzoreak herritarrentzat irekiak direla eta edonor bertaratu daitekeela.
Gehiago
Maiatzaren 1ean astelehenarekin, eguerdiko 12etan burutuko da artalde eta azienden mendiratzea. Artisauak, kantaldia, erakusketa eta herri kirolak besteak beste...
Gehiago
2023ko erronketako bat da Mugikortasun Plana landu eta idaztea eta lehen pausoa eman da RAZ, Tresna digitalak eta hiri berrikuntza kooperatiba txikiari lan hori egikaritzeko ardura emanez. Mugikortasunari lotutako oinarrizko gaiak aztertzeaz gain, bereziki landuko dira Santa Fe kalea eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria. Prestaketa lanen ondoren, herritarrekin lantzeko saioak ere izango dira.
Gehiago
Asteartean, apirilak 4, amaituko da Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioaren hasierako dokumentuari alegazioak jartzeko 2 hilabeteko epea. Udaleko harreran edo egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira alegazioak eta laguntza behar duenak bertan hartu behar du hitzordua idazkariarekin biltzeko.
Gehiago
Apirilaren 2an, igandea, ibilaldia eta zuhaitz landaketa bat egiteko deia zabaldu du Enirio-Aralar Mankomunitateak, Ganbotxiki eta Uzkuiti artean. Goizeko 8:00etan Ataungo San Martingo plazan jarri dute elkargunea eta antolatzaileek eskertuko dute joateko asmoa duenak aurrez jakinaraztea. Informazio osoa jarraian.
Gehiago
Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago
2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago
Gaur goizean hasi dira pasa den astean iragarritako konponketa lanak. Udaletxe parean ekin diote eta kalena gora hainbat puntutan egingo dira hobekuntzak. Lanek irauten duten bitartean trafikoan aldaketak izango dira eta autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak.
Gehiago