Plazako Toki Alai frontoiko argiteria aldatu berri dugu. 400 watiotako foko zaharrak ordezkatu ditugu LED erako 196 watioko fokoengatik. Argi kontsumoan aurrezpenaz gain, argi egokiagoa dugu orain. Laster futbito zelaian eta Resti pilotalekura zabalduko ditugu lanak.
Gehiago
Datorren asteazkenean, uztailak 27, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Udarako geldialdia aprobetxatuz aurten ere hobekuntza eta garbiketa lanak egiten ari gara Eskola Eraikinean. Margoketa lanak, argi-lanparak aldatzea eta mantenu-konponketak egin dira lehenik, eta ondoren garbiketa orokorra egingo da irailean, kurtso berria hasten denerako.
Gehiago
Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 11, nazioarteko eta bertako arkitektura ikasle talde handi batek hartuko du gure herria. Xotil Natke Miguez eta Koldo Telleria Andueza arkitektura irakasleen eskutik, EHUko eta Innsbruck-eko (Austria) fakultateak lagun, “Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan” udako ikastaroa hasi da gaurtik uztailaren 15era arte.
Gehiago
2022ko uztailaren 2an Ikullu Razing eta Errebueltie eskuderietako kideak antolatuta, Goi Lurrak rallyaren IV. edizioa dela eta, ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Larraiztik behera, Gaintzako bidegurutzetik hasi eta Kalbariota baserrira arte, arratsaldeko 15:15etik 20:30era
Gehiago
2022ko ekainaren 25a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:00etara.
Gehiago
Ekainak 23 ostegunean, udako solstizioaren ospakizun jaia dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara.
Gehiago
Ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan udaleko Herri Aretoan Udal Herri Batzarra antolatu da sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa berrituaren proposamena aurkezteko.
Gehiago
Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen udal lan-arloko bileretan landu ondoren, 2022rako helburutzat hartu zen herriko bideen inbentarioa egiteko prozesua egitea. Lanak hasi aurretik, azalpen eta aurkezpenerako batzarra antolatu da, EKAINAREN 15ean, ASTEAZKENA, iluntzean Udaletxean.
Gehiago