Trafiko oharra: Zaldibiako festak

Urriaren  5, 6, 7, 8,  9 eta 15ean Zaldibiako festak direla eta, motordun ibilgailuen joan etorria etengo da Santa Fe kaleko 21etik 45era, Mediku etxetik Mariaundira. Eskola eremuko aparkalekuan muntaia lanak astelehenean hasiko dira, beraz igandeko 20:00etatik ezingo da bertan aparkatu. Hemen duzue informazio guztia.

EGUNAK eta ORDUAK:

  • URRIAK 5 ASTEAZKENA 16:00etatik URRIAK 7 OSTIRALA goizeko 06:00ak arte.
  • URRIAK 6 OSTEGUNA egun osoan zehar itxita.
  • URRIAK 7 OSTIRALA eguerdiko 13:00etatik URRIAK 10 ASTELEHENA goizeko 06:00ak arte.
  • URRIAK 15 LARUNBATA eguerdiko 12:00etatik URRIAK 16 IGANDEA eguerdiko 12:00ak arte

EREMUA:

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik)
  • SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

HERRIGUNEKO BIZILAGUNEI OHARRA:

Trafiko murrizketa horrek eragin diezaieken bizilagunei, zehaztutako eremuan autorik ezingo dutela erabili jakinarazten diegu.

OHARRA: Zehazturiko ordu tartean, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

JAIETAKO BARRAKEN MUNTAIA DELA ETA ESKOLAKO APARKALEKUAN ERAGOZPENAK

URRIAK 2 IGANDEA arratsaldeko 20:00etatik aurrera EZINGO DA IBILGAILURIK APARKATU ESKOLAKO APARKALEKUAN. Zehazki irudian agertzen den eremuan.

Urriak 3 astelehena goizeko 9:30etatik aurrera hasiko dira jaietako azpiegiturak muntatzen.

 

 Zaldibian, 2022ko irailaren 30ean.