Urriaren 4an hasi ziren Olaldetik Miranda baserrira arteko bidea konpontzeko lanak eta gaur izango dute amaiera, bidea erabilgarri geratuko delarik gaur iluntzetik aurrera.
Aurtengo erronketako bat zen herri-bideen konponketen baitan Olaldetik Mirandara bitarteko bidea hobetzeko lanak egitea. Foru Aldundiko landa-bideen konponketarako diru-laguntza eskuratu ondoren, urriaren hasieran ekin zitzaien lanei. Gabiri exkabazioak enpresak burutu ditu lanak, guztira 48.411,25€ko (BEZ barne) kostua izan dutelarik.