Hainbat urtetan geldirik egon ondoren, irina egiteko gai dira berriro Kanpain errotako harriak. Jabeek hitzarmena adostu dute Udalarekin eta proiektu bat abiatu da horren baitan, Zaldibiako uraren indarra eta erroten historia berreskuratzeko helburuz. Auzolanari esker errotak martxan jartzeko urratsa eginda, 2022ko maiatzean ospatuko den Gipuzkoako Errota Eguna izango da hurrengo erronka. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Datorren astelehenean,azaroaren 29a, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2021ean zehar egiten ari garen zein 2022an egin asmo diren lanen egoerak eta aurreikuspenak ere.
Gehiago
Gaur arratsaldean Beti Gazte elkarteko kideek eta Zaldibiako Udaleko ordezkariek oroigarri bana eman diete Beti Gazteko Lurdes eta Txoriri. Azken hamar urteetan Beti Gazte tabernaren gidari izan direla egindako lana eta laguntza eskertu nahi izan diegu. Beti Gazte tabernarekin ez jarraitzea erabaki dutenez, esleipen publikoa irekiko da datozen egunetan.
Hamar urteko bidean gure eskerrik beroenak Lurdes, Txori eta konpainiari! Eskarrikasko!
Gehiago
Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren asteazkenean, azaroaren 10ean, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda.
Gehiago
Neguaren eskutik datozen eguraldi traketsei aurre egiteko ondorengo neurri eta bitartekoak jarri dira. Txikienentzako Kimueneko jolas gela, Resti pilotaleku itxian argiak piztuta izango dira egunero 16:00etatik 20:00etara eta eguraldi txarra den kasuetan 6-7 urteko txikientzat Karreane beheko gela zabalduko dugu arduradunarekin badoaz. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Azaroak 1 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Udaletxe inguruko hiritartze lanak gauzatzeko, behin behinean eraikinaren alboko hondakin gunea leku aldatu da. Leku berean metro batzuk mugituko da hondakinak biltzeko gunea eta kartel bidez zehaztuko da bizilagun bakoitzak non utzi behar dituen kuboak.
Gehiago
Irailak 20 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Datorren astelehenean, irailaren 20, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Une honetan esku artean ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2021ean zehar egin asmo diren lanen egoerak eta aurreikuspenak ere.
Gehiago