Apirilaren 3rako zuhaitz eguna antolatu du Enirio-Aralar Mankomunitateak. Urmaela babesteko itxitura bat egin berri da Irazustako lepoko dolina batean, eta itxitura honen barruan pagoa eta lizarra landatuko dira. Auzolanean egingo den lan bat izanik, Enirio-Aralarko Mankomunitateko herritar guztiei egin zaie gonbitea.
Parte hartu nahi duten herritarrek izena ematea eskertuko da, lanerako materiala igo behar baita. Horretarako enirio-aralar@ordizia.eus helbidera idatzi behar da zenbat lagun eta nondik joango zareten esanez.
Goizeko 11etan hasiko dira landaketa lanak, eta honenbestez, 11etan Irazustako lepoan egoteko deia egin dute. Autoak partekatzeko goizeko 9etan Ataungo San Martin auzoko plazan ere geratzeko aukera dago.
Eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik aldaketaren bat suertatuko balitz www.enirioaralar.eus webgunean jakinaraziko da.