Hondakinik onena, sortzen ez dena!

Hainbat urte igaro dira Zaldibian hondakinen atez ateko gaikako bilketa abian jarri genuenetik. Geroztik denok ikasi dugu birziklatzen eta hondakinak sortzea baino “erosoagoa” dela ez sortzea bera.

Bada zer hobetu hondakinen kudeaketan ere eta asmo horretan hainbat ohar luzatu nahi dizkizuegu hobetu asmoz.
Gehiago

Udal eraikin zaharra zegoen orubea hiritartzeko lanak

Irailarekin hasiko dira udal eraikin zaharrak utzitako orubea berriz urbanizatzeko lanak. Egungo udal eraikinaren aurre aldetik hasiko dira eta atze aldean amaituko dira lanak. 
Gehiago

Ernaitza baserrira doan bidea txukunduta geratu da

Amaitu dira Ernaitza bideko konponketa lanak. Urak hartuta eta bidean zeuden zuloak konponduta neguak erakutsiko digu egindako lanak nahikoa izango ote diren bideari eusteko.
Gehiago

Ernaitzara baserrira doan bidean konponketak

Berriro Ernaitza bidean izandako lur mugimenduek, bidean eragindako kalteak konpontzeko lanak martxan dira. Hori dela eta hurrungo egunetan autoen joan etorria ahal den neurrian gutxitzeko eskaera luzatzen dugu Udaletik.
Gehiago

Zahartzaroan gaitasun funtzionalei eusteko erronka, LAGUNARTEAN egunON

Zaldibiako Udalak zerbitzu berria jarriko du abian irailetik aurrera. LAGUNARTEAN egunON zerbitzuak, modu osasuntsu batean elkarrekin zahartu eta elkar zaintzea sustatu nahi du.
Gehiago

OHARRA: Abuztuaren 2tik 6ra Santa Fe kalea itxiko da

Udal eraikin zaharra eraisteko lanak hasiko dira abuztuaren 2an. Lan hauek burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat eta ezingo da ez bertatik igaro ez eta bertan aparkatu.
Gehiago

Igirua - Herrimendiko itxitura konpontzeko auzolan deialdia

Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago

Zahartzaro osasuntsu baterako, Lagunartean egunON

GoiOsasunLabek bideratuta, azken hilabeteetan hainbat zaldibitarrek zahartzaro osasuntsu baterako programan parte hartu dute. Programa honen baitan burututako ibilbidearen berri emateko eta azaroan Zaldibiako Udalak abian jarri behar duen Lagunartean egunON proiektuaren aurkezpena egiteko auzkezpena burutuko da uztailaren 28 asteazkena 17:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Imserso oporren programan izen ematea zabalik

2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era arte (bi egunak barne), 2021-2022 denboraldirako eskabide berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.

Eskabideak  aurkezteko, honako bitarteko hauek daude: Udaleko gizarte zerbitzuen bidez, telematikoki edo Imsersoren webgunetik formularioa deskargatu eta posta bidez. Hemen duzue informazio zabalagoa.
Gehiago