Badator negua eta eguraldi traketsa

Neguaren eskutik datozen eguraldi traketsei aurre egiteko ondorengo neurri eta bitartekoak jarri dira. Txikienentzako Kimueneko jolas gela, Resti pilotaleku itxian argiak piztuta izango dira egunero 16:00etatik 20:00etara eta eguraldi txarra den kasuetan 6-7 urteko txikientzat Karreane beheko gela zabalduko dugu arduradunarekin badoaz. Hemen duzue informazio guztia.

TXIKIENENTZAKO JOLAS GELA KIMUENEN

  • 6 urte arteko zaldibitar txikienentzat astelehenetik igandera.
  • Erabiltzailea izan nahi duenak Karreane kultur etxean egin behar du eskaera. Informazio gehiago HEMEN.

RESTI PILOTALEKUA: ARGIAK eta ERRESERBAK

  • Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Resti pilotalekuko argiak piztuta izango dira.
  • Resti pilotalekuko ORDUTEGI TAULA osatu da. Frontoian bertan nahiz HEMEN dago ikusgai. Hala nahi duen herritarrak libre dagoen orduren bat erreserbatu dezake Karreane kultur etxean eskaera luzatuz.

KARREANE EGURALDI TXARRERAKO BABESLEKU

  • Eguraldi txarra egiten duenean, 16:00etatik 18:30etara Karreaneko BEHEKO GELA erabiltzeko aukera izango dute LH1 eta LH2 mailetako haurrek (6 eta 7 urtetako haurrek) betiere arduradun batekin badoaz.
  • Bertan mahai jolasak eskuragarri jarriko dira.