Haritza Jolas Gelako erabiltzaile izateko eskaera

Kimuene Kulturgunean, 0-5 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) kokatirik dagoen jolas-gela dugu Haritza. Iazko kurtsoan itxita egon ondoren, ateak irekiko ditu berriz. 

ARAUDIA:

  • OHAR OROKORRAK:
    • Haur bakoitzak bere arduraduna izango du gelan bertan.
    • Lagunak, materialak eta araudia errespetatuko ditugu guztiok.
    • Pardela aldatuz gero kaleko errefusa-ontzian botatzea eskertuko da.
    • Jostailu bakoitzak bere lekua du. Hartu, erabili eta berriro bere lekuan utzi behar da. Txukun jasota.
    • Jostailuren bat hondatzen bada horren berri emango da Udalean edo Kultur Etxean, eta konponbidea bilatuko da denen artean.
    • Gelan norbait dagoen bitartean, leihoko puntu berdea kalera begira jarri behar da eta azkena irtetean gorria.
    • Ez ohiko gertaeraren bat gertatzen bada, edo gunearen erabilera oztopatzen duten jarrerak baldin badaude Kultur Etxean jakinarazi eta denon artean irtenbidea bilatzeko neurriak hartuko dira.

 

  • ORDUTEGIAK ETA SARBIDEA:
    • Erabiltzaile izateko eskaera Kultur Etxean egingo da, horretarako eskaera eta konpromiso orria betez (dokumentua atxikita dago ikusgai). 
    • Gelarako sarbidea emango dizun giltza elektronikoa jasoko duzu, 5€ko fidantza jarri beharko da horretarako. 5€ko fidantza jarri beharko da. Fidantza giltza itzultzean bueltatuko da eta giltza galduz gero fidantza ere galdu egingo da.
    • Astelehenetik igandera, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara izango duzu sarbidea.
      • SARTZEKO GILTZA ELEKTRONIKOA HEMEN PASA BEHAR DA: sarrerako eguneratzailean, sarrerako atean eta gelako atean.
      • IRTETEKO GILTZA ELEKTRONIKOA HEMEN PASA BEHAR DA: gelako atean eta sarrerako atean. Ateratzen azkena bazara, ateak itxita geratzen direla ziurtatu.

 

  • COVID-19a:
    • Erabiltzaile kopurua mugatzea: une berean ezingo dira gelan 18 pertsona (Haurak eta helduak kontatuta) baino gehiago egon.
    • Maskara: 6 urtetik gorakoek maskara jantzita izango dute uneoro.
    • Sartzean eta irtetean komunean eskuak garbitzea gomendatzen da.
    • Meriendarako txokorik ez da egongo. Gelan ezin da ez jan, ez edan (ura ez bada).
    • Jolas gelan ibili den norbaitek positibo emanez gero, berarekin batera gelan egon zirenen zerrenda egingo du, guztiak informatu eta arakatzaileei helarazteko. Udalean ere jakinaraziko da.

 

  • LEHENTASUNAK ETA HAURREN ADINAK:
    • Une bakoitzean gelan dauden erabiltzaile helduek erregulatuko dute gehienezko pertsona kopurua ez gainditzea eta lehentasunak betetzea. Honetarako ezintasunak agertu edo kexak jasoz gero, erreserba sistema bat edota ordutegi bat jarri beharko da.
    • Jaioberrietatik hasi eta HHko 5 urteko gelara artekoek (hauek barne), dute lehentasun osoa, baita hauen zaintzaileek ere.
    • Zaintza behar duten senide/zaintza-kide zaharragoen kasuan eta zaintzaile bakarra ezin denez bi lekutan aldi berean egon, haritza jolas-gelan bertan edo ondoan dagoen gorosti mahai-jolas gelan jolasten utziko zaio.
    • Jende kopurua handia den egunetan, haur bakoitzak gehienez zaintzaile bat izatea eta gelaren erabilera denbora murriztea eskatzen da, lehentasuna haur guztien jolasari emanez.