Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen udal lan-arloko bileretan landu ondoren, 2022rako helburutzat hartu zen herriko bideen inbentarioa egiteko prozesua egitea. Lanak hasi aurretik, azalpen eta aurkezpenerako batzarra antolatu da, EKAINAREN 15ean, ASTEAZKENA, iluntzean Udaletxean.
Gehiago
Pontevedrako diputaziotik, hainbat teknikari eta herri ezberdinetako Alkateak izan ditugu gurean, Zaldibian dugun hondakin sistema ezagutzeko bai eta abian jartzeko dugun sortze bidezko hobariak dituen hondakin tasa berriaz galdetzera etorri zaizkigu.
Gehiago
Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren astelehenean, maiatzaren 23an, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda.
Gehiago
Maiatzaren 15ean, igandean, bazkaria antolatu da Illati tabernan, arratsaldeko 14:00etan hasita. Bazkarirako txartelak Illatin bertan lortu daitezke 28 euroren truke. Txartela eskuratzeko azken eguna maiatzaren 12a, osteguna, izango da.
Gehiago
Bihar asteazkena, maiatzak 4, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Enirio-Aralar Mankomunitateak antolatuta, maiatzaren lehenean egin ohi denez, aurten berreskuratuko da Aralarko larreak irekitzeko festa. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua.
Gehiago
Pasa zen irailean aurreratu bezela, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari da gehien birziklatzen duenari hobariak edo bonifikazioak eskaini ahal izateko. Aldaketa zehatzen inguruko xehetasunak oraindik plazaratuko ez ditugun arren, pauso hori prestatzeko hondakinak kalera ateratzeko erabiltzen ditugun kuboak behar bezala izendatzera goaz atez ate apirilaren 29an hasita.
Gehiago
2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Gehiago
Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2022ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez Etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2022ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago