Galiziako Diputaziotik hainbat arduradun, teknikari eta Alkate izan ditugu Zaldibiako atez ateko bilketa ezagutzen.

Pontevedrako diputaziotik, hainbat teknikari eta herri ezberdinetako Alkateak izan ditugu gurean, Zaldibian dugun hondakin sistema ezagutzeko bai eta abian jartzeko dugun sortze bidezko hobariak dituen hondakin tasa berriaz galdetzera etorri zaizkigu.

Arabar Errioxa eta Usurbilen ondotik Zaldibian izan dugu Galiziatik datorren autobusa. Zaldibian abian dugun hondakin bilketa aurkeztu die Eztitxu Mujika Zaldibiako Alkateak eta Mikel Luloaga Zerbitzuetako zinegotziak. 

Zuzenean bilketa nola burutzen den ikusteko aukera izan dute eta herrian itzuli bat egitekoa ere bai.  Sasietako zerbitzuburu Iñaki Erauskin eta Enrike Enparantzak azaldu dituzte kuboen irakurketak burutzeko azalpen teknikoak.

Jarraian Itsasondorantz abiatu dira, hondakin organikoaren kudeaketa osoa herrian nola egiten duten ikustera.