Aparkaleku eremu berria hilerri ondoan

Atzo hasi ziren aparkaleku gune berri bat egokitzeko lanak. Hilerrirako bidean egongo da kokatuta, hondakinen etxolaren inguruan, eta lanak hurrengo aste hasieran amaittzea aurreikusten da.
Gehiago

Bidegorria egiteko pauso berri eta esanguratsua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren lanetan pauso berriak eman dira eta kontsultagai dago Ordizia eta Zaldibia arteko bidegorriaren eraikuntza proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa
Gehiago

Trafikoari lotutako lanak astelehenetik aurrera

Peatonalizatze lanei lotutako eta aparkaleku berriak sortzeko margoketak egingo dira astelehenetik aurrera herriko zenbait kaletan. Jarraian informazioa.
Gehiago

Herriguneko zirkulazio berria plazaren peatonalizazioa dela eta

Irailaren 8an hasita, Zaldibiako plazarako sarbide eta bertako aparkalekuaren iraunaldiak aldaketak izango ditu.
Gehiago

Mugikortasunari buruzko herri batzarra asteazkenean

Uztailaren 2rako, asteazkena, Mugikortasun gaiari buruzko herri batzarra deitu du Udalak arratsaldeko 18:30ean udaletxean. Plaza inguruaren oinezkotzea, herri-guneko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria izango dira hizpide. 
Gehiago

Bertso-klown saioa

Ostiral honetan, hilak 9, bertso-klown saioa izango da antzokian, 18:30ean hasita. Bertsotan Oihana Iguaran eta Maialen Akizu ariko dira, eta klown lanetan Beatriz Egizabal umoregile feminista. Sarrerak 8€an gaurtik aurrera Karreane kultur etxean. Lehen bi egunetan lehentasuna izango dute Zaldibian erroldatuek. 
Gehiago

Herri Batzarra: ostegunean, herri bizigarria ardatz

Ostegunean, hilak 19, izango da aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko lehen saioa. 18:30ean udaletxean jarri da hitzordua eta herri antolamendua, energia, mugikortasuna nahiz ingurumena izango dira hizpide, besteak beste.
Gehiago

2025eko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Pasa den asteko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da. Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Energia komunitatea sortzera goaz!

Asteazken honetan, hilak 23, Energia komunitatea sortzeko bilera garrantzitsua izango dugu. 18:30erako da deialdia, udaletxeko batzar aretoan. Gaian interesa duten herritar guztiei dago irekita.
Gehiago