Otsailaren 20an, asteartean, Zaldibiako mugikortasun plana aurkeztuko da 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Jorratuko diren gaiak: plazaren eraldaketa, herri barruko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bidegorria. Zatoz!
Gehiago
Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
Gehiago
Etxeko hondakinak parkean barreiatuta agertu dira azken egunetan. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan eta zentzuz jokatzeko deia zabaltzen du.
Gehiago
Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. ABENDUAREN 22a da izena emateko azken eguna.
Gehiago
Zaldibia Herri Hezitzaile izateko lanean dihardugu azken urteetan eta pauso berriak emango dira datozen hilabeteetan. Oinherri sareko kide den Txatxilipurdi Elkartearen bidelaguntzarekin, igande honetan egingo da hiru saioetan lehena, 17:30ean udaletxeko herri aretoan. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena.
Gehiago
Iberdrolaren distribuzio atalak jakinarazi digunez, bihar, abuztuak 18, argindar mozketak izango dira konponketa lanak egiteko.
Gehiago
Egin beharreko margoketak lanak eginda, berriz ere herritar guztientzako erabilgarri dago Resti pilotalekua.
Gehiago
Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan margoketa eta txukunketa lanak egiten ari dira.
Gehiago
Irailean eta urrian, Kanguneko kideen eskutik, 8 saioz osatutako ikastaro trinkoa eskainiko da Zaldibian, asteazken arratsaldeetan. Jarraian informazio osoa eta izen emateko aukera.
Gehiago