Herri Batzarra: ostegunean, herri bizigarria ardatz

Ostegunean, hilak 19, izango da aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko lehen saioa. 18:30ean udaletxean jarri da hitzordua eta herri antolamendua, energia, mugikortasuna nahiz ingurumena izango dira hizpide, besteak beste.

 

Azaroko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da.

Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. 

2025erako AURREKONTUAK: AZALPEN SAIO IREKIAK

Zaldibiako Udalak urtero antolatzen du abendu-urtarrila aldean Udal Herri Batzarra aurrekontuen eta proiektuen azalpena eman eta ekarpenak jasotzeko. Aurtengoan aldaketa etorriko da batzarra antolatzeko moduan: batzar bakarra izan beharrean, abenduan eta urtarrilean zehar 3 saio izango dira, ordubeteko iraupenekoak. Honela, udal antolakuntzak oinarri dituen 3 eremuetako bakoitzak bere saioa izango du:

  • ABENDUAK 19, OSTEGUNA
    • HERRI BIZIGARRIA: herri antolamendua, mugikortasuna, energia, elikadura, lana, zerbitzuak, ingurumena eta etxebizitza.
    • ORDUA: 18:030ean
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian
  • URTARRILAK 16, OSTEGUNA:
    • ZAINTZA ETA KOMUNITATEA: berdintasuna, aniztasuna, ongizatea eta herritarrak
    • ORDUA: 18:00etan
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian
  • URTARRILAK 23, OSTEGUNA:
    • HERRIGINTZAREN KULTURA: euskara, kultura, kirola, gazteria, hezkuntza, auzolana eta memoria
    • ORDUA: 18:00etan
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian

Oharra: euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara. Para quien no sepa euskara, se ofrecerá servicio de traducción simultanea al castellano.