Iaz burututako ekintzei jarraipena emango zaie aurten ere. Urtean bi alditan Kanpaingo Errota martxan jarri eta ate irekiak antolatuko dira. Lehena maiatzean izango da, Gipuzkoako Erroten Eguna ekimenarekin bigarrenez bat egingo delarik. Gainera, ikus-entzunezko bat ekoitziko da ordurako Labrit Ondarea taldearen laguntzarekin, herriko erroten ibilbidea eta historia jasoz. Lanketa honen oinarria auzolana izanik, orain artean inplikatutako herritarrekin lan saioa egingo da ostiral honetan, 16:30ean Udaletxe azpiko Herri Aretoan eta bertan izango dira Labrit Ondarekoak ere. Deialdia irekita dago aurtengo ekimenak ezagutu eta bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztientzat.
Gehiago
Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa.
Gehiago
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Prest dugu Zaldibian Euskaraldirako prestaturiko egitaraua eta jarraian duzue izena emateko informazioa ere. Internet bidez izena eman dutenek kultur etxean jaso dezakete txapa. Animatu eta parte hartu!
Gehiago