Ostiralean hasiko da Euskaraldia, egitarau betearekin

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Prest dugu Zaldibian Euskaraldirako prestaturiko egitaraua eta jarraian duzue izena emateko informazioa ere. Internet bidez izena eman dutenek kultur etxean jaso dezakete txapa. Animatu eta parte hartu!

LOTURA HONETAN duzu euskaraldian izena emateko eta ekimenari buruzko informazio osoa jasotzeko aukera. 

 

EUSKARALDIA 2022: ZALDIBIAKO EGITARAUA

AZAROAK 18 OSTIRALA:         

- 16:30etik 18:00etara KANPAINGO ERROTA ikusgai. Errota martxan jarri eta ateak irekita izango dira ordu eta erdiz herritarrak bertaratu eta errota ikusi ahal izateko. Azalpenak ere jasoko dira erroten funtzionamenduaz eta errotarien kontuez.                  

- 18:30ean Euskaraldiaren hasiera EKITALDIA eta TXAPA JARTZEA egingo da plazan. Ahobizi eta Belarriprest guztiak, plazara!                         

- 19:00etan TALO TAILERRA ZUBI BURU elkartean. Errotan xehetutato artirinaz, taloak egiten ikasteko aukera izango da Zubi-Burun, baita dastatzekoa ere, noski!

 

AZAROAK 23 ASTEAZKENA:                              

-17:00etan Udaletxe Herri Aretoan "Nola sustatu gure seme alabek euskaraz hitz egitea?" Hitzaldia UEMAko Eneritz Albizu eta Gari Goikoetxea teknikariekin. Itzulpen zerbitzua egongo da.

AZAROAK 25 OSTIRALA:         

- 18:30ean Udaletxeko HERRI ARETOAn “EUSKARAREN ATARIAN”  SOLASALDIA, hiru emakume herritar euskaldundu berrien testigantzekin.           

- 19:30ean FLAVIO BANTERLA herritar kantariaren BIDEOKLIP ESTREINALDIA plazan. Bere lehen euskarazko kanta eta hau aurkezteko egin duen bideoklipa aurkeztuko dizkigu primizian, herrian bertan grabatu dituen irudiz osatua. 

AZAROAK 29 ASTEARTEA:        

- 18:30ean KARREANEn ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena.

    

ABENDUAK 1 OSTEGUNA:       

- 19:00etan KARREANEko ganbaran TRIKUA ESNATU DA liburuari buruzko SOLASALDIA, LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABELEKIN

                     

ABENDUAK 2 OSTIRALA         

- 18:30ean Udaletxeko Herri Aretoan GAIZKA ARANGURENen HITZALDIA, AMAIUR 1522-2022 MEMORIA, EPIKA eta POLITIKA.

ABENDUAK 3 LARUNBATA -  EUSKARAREN EGUNA         

- 19:30ean KUXKUXTU txarangarekin kalejira         

- 21:00etatik aurrera KANTU AFARIA Zubi Buru elkartean, KUXKUXTUk gidatuta

Egitaraua osatzeko herriko hainbat eragilek parte hartu dute, besteak beste, Zubi-Buru Elkarteak, Etxekonekok Elkarteak, Ausa-Gaztelu Guraso Elkarteak, Lardizabal Herri Eskolak, Aske talde femnistak, Zapiak Bat Kultur Elkarteak, UEMAk eta Zaldibiako Udalak. Hainbat norbanakok ere egitarauari ekarpena egin diote eta baita, nola ez, Euskaraldiaren antolakuntzan murgildu diren herritarrek ere.