Jaiak eta ospakizunak

Datorren astera atzeratu da festetako hirugarren bilera

Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran. 
Gehiago

Alamartxo gaueko egitaraua

Ekainaren 23an, igandearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dugu eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakurri dezakezu.
Gehiago

Herriko jaiak 2024: bigarren bilerarako deia

Apirilaren 19an egin zen bileran hizpide izan genituen joan den urteko festen errepasoa, 2024ko jaietarako kontuan hartu beharrekoak, festa egunak eta musika taldeen proposamenak. Bigarren bilera bihar izango da, hilak 24, honako gaitegiarekin: lehen egitarauaren zirriborroa, musika taldeen aukeraketa, txupinazorako proposamenak eta ingurumenaren zaintza.
Gehiago

Baserritarren Eguneko bazkaria

Urtero legez, maiatzaren hamabostean bazkaria antolatu da Baserritarren Egunaren harira. Kixkurgune jatetxean izango da aurten eta tikeak salgai daude jadanik. Informazioa, jarraian.
Gehiago

Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa

Ostiralean, hilak 19, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak plazan

Bihar, otsailak 13, inauteri asteartea, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako. Eguraldi ona espero denez, plazan izango dira.
Gehiago

Euskara ikasten, herrian bertan

Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Aurtengoan igandearekin dator Euskararen Nazioarteko Eguna. Ostiral iluntzean Kantu Jira herrikoia izango da plazan hasita eta igandean haur eta gaztetxoentzako bi filme eskainiko dira Karreanen. 
Gehiago

Goizaldi eta Iztueta Dantza Taldeen emanaldia igandean

Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

2023ko festak: balorazioa

Azaroaren 3an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzak, zeharkako gaiak, jai egutegia. Jarraian udalaren balorazioa eta festa egunei buruzko iritzi bilketako emaitzak ikusgai.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: azaroa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Festen balorazio saioa azaroaren 3an

Azaroaren 3arekin, ostirala, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxe azpiko aretoan. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak. 
Gehiago

Egutegiak dakarrena: urria

Herriko festak amaitu badira ere, herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira oraindik urrian. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Bihar, asteartea, kuadrilla eguneko bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna

Urriaren 14a gerturatzen ari da, eta bihar arte egongo dira eskuragarri bazkarirako txartelak herriko tabernetan. Ikasle eta langabetuentzat Beti gazten, Illatin, Joxepanen eta Arresen dituzue eskuragarri. Landunentzat, ordea, Illatin eta Joxepanen bakarrik. Ingurukoak ohartarazi!
Gehiago