Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
1. Bi furgonetentzat bi espazio zozketatuko dira Festetan ogitartekoak eta saltzeko furgoneten artean, oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz.
2. Okupazioaren lekua: Santa Fe 23 helbidea: 1. espazioa, 2. espazioa
3. Okupazio egunak: 2026ko urriak 1, 2, 3, 4, 9 eta 10
4. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da.
5. Zozketa eguna eta ordua: 2026ko irailaren 16an egingo da, 10:30ean, udaletxean
6. Zozketaren emaitzaren jakinarazpena: Zaldibiako Udalaren atarian, hau da, HEMEN argitaratuko da zozketaren egunean bertan, arratsaldeko 15:00ak baino lehen eta horrek jakinarazpen-izaera izango du eragin guztietarako.
Jarraian irakur ditzakezue oinarri arautzaileak: