Bi espazio zozketatuko dira jaietan jakiak saltzeko aurkezten diren furgoneten artean

Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.

 

1. Bi furgonetentzat bi espazio zozketatuko dira Festetan ogitartekoak eta saltzeko furgoneten artean, oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz.

  • Lehenengo espazioa: Eskaera guztien artean egindako zozketa bidez esleituko da.
  • Bigarren espazioa: Goierri Eskualdean erregistratutako jarduera ekonomikodunen artean zozketatuko da. Goierri Eskualdekoen artean eskaera bakarra balego,  berari esleituko zaio zuzenean bigarren espazioa.
  • Hala eta guztiz ere, bigarren espazioa esleitu gabe geratuko balitz, eskaera guztien artean zozketatuko litzateke, lehenengo espazioan egindako bezala.
  • Zozketa bidezko behin-behineko esleipenean ordezko bat izendatuko da, espazio bakoitzerako, lehenengoek huts egingo balute ere.

2. Okupazioaren lekua: Santa Fe 23 helbidea: 1. espazioa, 2. espazioa

3. Okupazio egunak: 2024ko urriak 3, 4, 5, 6, 11  eta 12

4. Zozketa eguna eta ordua: 2024ko irailaren 24an egingo da, 13:30ean, udaletxean

5. Zozketaren emaitzaren jakinarazpena: Zaldibiako Udalaren web-orrian argitaratuko da eta horrek jakinarazpen-izaera izango du eragin guztietarako.

 

Jarraian irakur ditzakezue oinarri arautzaileak eta zozketaren akta: