Herri bizigarria

Artxanberri kalean margoketa lanak

Hurrengo astelehenean eta asteartean (martxoak 31eta apirilak 1) Artxanberriko kaleko errepidean margoketa lanak egingo dira.
Gehiago

Artxanberri kaleko errepidean lanak egingo dira datozen egunetan

Bihar eta etzi, martxoak 26 eta 27, Artxanberri kaleko errepidean bi norantzetarako geziak eta marra erdibitzailea fresatu eta ezabatuko dira.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2025eko otsaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

HITZAR Energia Komunitatearen aurkezpen ekitaldia

Zaldibian aukera paregabea dugu energia berriztagarrietan aurrerapausoa emateko, Hitzarren eskutik. Goierriko energia burujabetza lantzen ari den kooperatibak aurkezpen ekitaldia egingo du urtarrilaren 15ean, 18:30ean Zaldibiako herri antzokian. Aldibereko itzulpena egongo da, eta ondoren mokadutxoa.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2025eko urtarrila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira urtarrilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: abendua

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

2025eko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Pasa den asteko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da. Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

2025eko Larre kanpaina: izen-ematea zabalik

Urtero bezala, badator herri lurretako larreak antolatzeko garaia eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. ABENDUAREN 18a da izena emateko azken eguna.  
Gehiago

Energia komunitatea sortzera goaz!

Asteazken honetan, hilak 23, Energia komunitatea sortzeko bilera garrantzitsua izango dugu. 18:30erako da deialdia, udaletxeko batzar aretoan. Gaian interesa duten herritar guztiei dago irekita.
Gehiago

Martxan da karga-puntu elektrikoa Artxanberri kalean

Obra eta batik bat tramitazio-aldi luzearen ondoren, martxan da Artxanberri kalean kokatutako ibilgailuentzako karga-puntu elektrikoa. Bi hornidura puntu ditu eta jarraian dituzue informazioa eta erabilpenerako azalpenak. 
Gehiago

Ariketa fisikoa eta osasuna 2024-2025: izen emateak irekita

Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago

2023-2027 Legealdiko Plana ondu du udal-gobernuak

Lau urterako erronka eta proiektuak dokumentu batean antolatu ditu udal-gobernu taldeak, 100 egitasmoko bilduma osatuz. Ioritz Berra Juaristi alkatearen hitzetan "ekarpenetara irekia dagoen eta udaleko jarduna eta lana ordenatzeko bokazioa duen lan dokumentua izango da". Etxez etxe banatuko da aste honetan eta jaien ondoren edukia mamitzeko guneak eskainiko dira.
Gehiago

Energia komunitatea sortzeko 3. bilera

Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.
Gehiago

Energia komunitatea Zaldibian

Tokian tokiko baliabideen kontsumo eredu arduratsu eta jasangarriari jarraiki, herritar guztiei irekitako energia berriztagarrien komunitatea eratzera goaz Zaldibian. Datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, 18:30ean izango dugu lehen zita udaletxeko batzar aretoan. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Herri lurren inguruko saio irekia

Maiatzaren 29an, asteazkenarekin, herri lurren inguruko saio irekia egingo da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Herri lurren eremuan 2023an egin zirenak eta 2024tik aurrera egingo direnak landuko dira bertan: itxiturak, desbrozeak, landaketak, baso-lur erosketak eta abar.
Gehiago