Jaiak eta ospakizunak

Alamartxo txikia, herriko txikienentzat

Udako solstizioaren ospakizuna beti izan da berezia Zaldibian. Aurten eta modu sinbolikoan eta osasun egoerak baldintzaturik bada ere burutu da Alamartxoa Zaldibiako plazan. Ekimen txiki honen bidez zaldibitar txikienei Alamartxoaren erreferentzia transmititu nahi izan diegu.
Gehiago

Aurten ez da herriko festarik ospatuko Zaldibian

Atzo egin zen batzarrean hartu zen erabakietako bat izan zen hori. Urtero ekaina aldean bildu ohi da jai batzordea, baina bizi dugun egoera ziurgabea medio, irail hasieran biltzea egokiago ikusi zen. Hala, atzo izan zen batzarra eta herritar zein herriko eragile eta taldeetako ordezkari ugari izan ziren bertan, Udalak egindako deiari erantzunez.
Gehiago

Festak 2020: batzarra irailaren 3an

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Aurten ez da Alamartxorik izango Zaldibiako plazan

Urteko jai herrikoienetakoa izaten da udako solstizio ospakizuna, baita gure herrian eta auzoetan ere. Baserrietan egiten diren su txikiez gain, plazan antolatzen du Udalak suaren inguruko ekitaldia, hainbat eragileren partaidetzaz. Aurten osasun larrialdia medio, gainerako herrietan bezala gurean ere mota honetako ekitaldi jendetsuak ekidin beharrean aurkitzen gara.
Gehiago