Herriko festak antolatzeko 2. saioa asteazkenean

Uztailaren 13an, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 2. saioa.  Pausoei jarraipena emanez, egitarau zirriborroa eta festa gunearen antolakuntza izango dira saio honetako gai ardatzak.

 

Azken urteetan nabaria zen festa batzordearen funtzionamenduak hobekuntzak behar zituela, guztiontzako eta guztion neurriko festak antolatze aldera. Helburu horrekin, aurtengo jaietarako bileretan lanketa berezia egiten ari gara jaiak modu ezberdinean bizi dituzten herritarrei ENTZUTEKO, festen hartzaile eta parte-hartzaile diren heinean.

Bilera hauetan, beraz, herriko eragile eta taldeen ordezkariez gain, festen hartzaile den profil sorta zabala gonbidatu da. Bigarren saioan lehen saiora etorri zirenez gain interesa duen orok ere parte hartu ahal izango du, Kultur Etxean edo behean ageri den formularioan izena emanez.

Bileraren edukiari dagokionez, egitarauaren lehen zirriborroa eramango da, herriko taldeen ekintzak eta herritarren proposamenak oinarri izanik osatu dena. Era berean, festa gunearen antolaketa ere azalduko da. Saioan zehar egingo diren ariketekin, proposamen hauen guztien inguruko iritziak entzungo dira, diseinu lanekin aurrera jarraitu ahal izateko.

OHARRA: lehenengo bileran izan zirenez gain beste inork bigarren bilerarako izena eman nahiko balu, formularioa bete besterik ez du egin behar.

IZEN EMATEA: Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako 2. saioa

Izena emateko azken eguna ASTEARTEA izango da.