Alamartxo gaua: afarirako bitartekoen eskaerak
Aurten bai, bueltan izango dugu alamartxoa eta udako solstizioa ospatzeko festa. Egitaraua aurrerago zehaztuko bada ere, azken urteetan bezala plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin behar diren jakin ahal izango dugu albiste honetan. Jarraitu irakurtzen.
Plazan urtean zehar izaten den ekitaldi jendetsuenetako izaten da ekainaren 23koa. Herritar ugari afaltzen dute plazan, izan Zubi-Buru Elkarteak antolatutako afarian, herriko tabernetan edo norberak afaria ekarrita.
Horretarako, udal mahai eta aulkiak erabiltzeko aukera izaten da. Hemen eskaerak egiteko jarraibideak:
- Eskaera egin Udalean zein Kultur Etxean (presentzialki, telefonoz edo e-mailera idatziz).
- Bertan zehaztu izen-abizenak, kontakturako e-maila eta telefonoa (biak) eta beharko duzun mahai eta aulki kopurua.
- Oharra: Mahai kopurua kalkulatzeko kontuan izan mahai batean 8 lagun sartzen direla mahai buruak erabiliz. Mahai bururik gabe 6 lagun. Eskaera ahalik eta zehatzen egitea eskatzen da, ahalik eta eskaera gehien asetu ahal izateko.
- Erantzuna: e-mail bidez zure eskaera onartua edo ukatua izan den jakinaraziko zaizu.
- Ekainaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitarte Gure Ametsako udal biltegian jaso beharko dira baimendutako mahai eta aulkiak. Afalondoren, biltegia berriz irekiko da eta norbera arduratu behar da hartutakoak bueltan eramateaz.