Aurten ere ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian eta aurreko ostiralean adostu bezala, hitz egindakoan sakontzeko bigarren UDAL HERRI BATZARRA antolatu du Zaldibiako Udalak ostiral honetarako arratsaldeko 18:30etan udaletxeko areto nagusian.
Iraila eta urriko ekitaldi eta kultur agendan lotutakoak plazaratzeko eta falta direnak lotzeko, nahiz urri hasieran eman daitezkeen gertaeren inguruan sakontzeko bilerarako deialdia egin du udalak:
EGUNA: 2021eko irailaren 17a, OSTIRALA
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: Udaleko areto nagusian
Bilerara herriko jaien programan parte hartzen duten taldeak eta herriko jaien inguruan era batera edo bestera inplikatuta dauden beste hainbat eragile gonbidatu dira. Era berean, deialdia irekia izango da parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat. Aforo eta antolakuntza kontuengatik, aurrez Kultur Etxean izena eman edo beheko formilarioa betetzea eskatzen dizuegu.