Gogoan izan ostiralera arte, uztailak 1, irekita dagoela urrian ospatuko ditugun festetako egitaraurako proposamenak egiteko epea. Lau bide daude horretarako: Kultur Etxera bertaratuta, telefonoz deituta (943 16 03 38), kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita edo albiste honen barnean aurkituko duzun fitxa beteta.
Atzo egin zen festak diseinatu eta antolatzeko lehen saioa eta uztailaren 13an izango da bigarrena. Jarraitu irakurtzen.
Ekainaren 27an, astelehenarekin, egin zen Zaldibiko jaien diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Herritar ugari bildu zen, bai herriko talde, eragile edo elkarteetako ordezkari moduan (guztiei bidali zitzaien deialdia), baita norbanako gisa ere. Azken hauen artean, baziren deialdi irekiari erantzunez etorri zirenak, baina baita gonbidapen zuzena jaso zutenak ere. Izan ere, aurten lanketa berezia egin nahi izan da festen hartzaile eta parte-hartzaile diren herriko jendearen profil desberdinak saioetara ekartzeko.
Jaiak diseinatu eta antolatzeko guztira hiru saio egingo dira, hiru entzute saio. Dinamika honen helburua horixe baita, proposamen ezberdinen gainean dauden iritziak entzutea, eta erabakiak entzundako horren baitan hartzea.
Atzokoan, lehen saioan, festak bitarte egingo diren pauso guztien azalpena emateaz gainera, zaldibitarren balioak identifikatzeko ariketa egin zen eta hizpide izan ziren festa egunen egutegia, aurrekontu-markoa eta txupinazoa nork bota ere.
Bigarren saioa uztailaren 13an izango da, iluntzeko 19:00etan, eta saio horretan egitarau zirriborroa azalduko da, hau zaldibitarron balioekin konparatzeko ariketa egingo da, eta festa gunea antolatzeko proposamena ere hizpide izango da.
Horren aurretik, ordea, OSTIRAL HONETARA ARTE, UZTAILAK 1, egitaraua osatzeko proposamenak bilduko dira. Deialdia irekita dago beraz, festetan egin edota ekarri nahi diren ekintzak helarazteko. Nola?
Guztiok tokia izango dugun jaien alde, bota zure proposamenak!