Irailaren etorrerarekin batera, udako ordutegia utzi eta ohiko ordutegira itzuli da Karreane kultur etxeko liburutegia. 12:30etik 19:30era zabalduko da abuztura bitarte.
Gehiago
Udaletxea 08:30etik 15:30era zabalduko da irailaren 15era bitarte. Karreane kultur etxea, ordea, 09:00etatik 15:00etara zabalduko da uztailean, eta abuztuan itxita egongo da.
Gehiago
Zaldibiako Udala eta Udal Liburutegia ostegunetik astelehenera itxiko dira eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango dute.
Gehiago
Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena izango dugu Zaldibian.
NOIZ: AZAROAK 29 ASTEARTEA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Azaroan sartzearekin batera atzera geratu zaigu Zaldibian hain betea izaten dugun urria eta balorazioak egiteko une aproposa dugu. Dokumentu batean bildu ditugu orain arte jasotakoak eta ikusgai jarri dugu, balorazioak irakurri eta ekarpenak egiteko aukera ere emanaz. Aurtengoak ederrak izan badira, datozenak ederragoak izatea da helburua.
Gehiago
Kurtso berria hastearekin batera, zehaztuta dago herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia, eta martxan daude foko berriak, piztu eta itzaltzeko sistema berriarekin. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
0-5 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Kurtso berria eta udazkena hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.
Gehiago
Ostiral honetan, hilak 29, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago
Gaur hasi eta uztailaren 29ra bitarte, goizeko 09:00etatik 15:00etara zabalduko da udal liburutegia. Abuztuan ateak itxiko ditu, irailera arte.
Gehiago
Gogoan izan ostiralera arte, uztailak 1, irekita dagoela urrian ospatuko ditugun festetako egitaraurako proposamenak egiteko epea. Lau bide daude horretarako: Kultur Etxera bertaratuta, telefonoz deituta (943 16 03 38), kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita edo albiste honen barnean aurkituko duzun fitxa beteta.
Atzo egin zen festak diseinatu eta antolatzeko lehen saioa eta uztailaren 13an izango da bigarrena. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Ekainaren 2an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Barrearen onura terapeutikoak, mugikortasuna espazioan, gorputz eta ahozko hizkuntza, talde-dinamika, jokoak eta teknika ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa doan izango da, eta ekainaren 4an hasi eta 25ean bukatuko da. Larunbat goizetan 10:00etatik 13:00etara Karreane kultur etxean. Izena kultur etxean bertan eman behar da maiatzaren 30a, astelehena, baino lehen, edo bestela 943160338 edo 676531079 telefonora deituta.
Gehiago
Ostiral honetan, apirilak 22, Maite Franko ipuinlariak bi saio eskainiko ditu Zaldibiako kultur etxean. Aurrenekoa 11:00etan Haur Hezkuntzako haurrentzat, eta bigarrena 11:45ean Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk.
Gehiago