Amaitu dira ipuin kontalarien azaroko saioak

Zaldibiako haurrek zenbait ipuin kontalariren kontakizunez gozatzeko aukera izan dute azaroan zehar. Oghogho, Ixabel Agirresarobe, Juan Kruz Igerabide eta Pello Añorga izan dira Karreaneko ganbaran HH5 eta LH4 arteko haurrekin. Argazkiak jarraian ikusgai.

 

2023 Azaroa Ipuin kontalarien saioak

 

Honakoak izan dira Zaldibiako Udalak antolatutako saioak:

  • Azaroaren 10ean, LH2ko haurrentzat Oghogho eta Ixabel Agirresaroberen saioa.
  • Azaroaren 20an, LH3 eta LH4ko haurrentzat Juan Kruz Igerabideren saioa.
  • Azaroaren 23an, HH5 eta LH1eko haurrentzat Pello Añorgaren saioa.

Argazkiak HEMEN ere ikusgai.