Bi asteotan jai egunetan bakarrik itxiko dira udal zerbitzuak

Zaldibiako Udala eta Udal Liburutegia ostegunetik astelehenera itxiko dira eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango dute. 

 

Udaletxea eta Kultur Etxea zabalik izango dira hilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an. Ohiko ordutegia izango dute:  udaletxeko ateak 8:30etik 16:00etara (jai bezperetan 15:30ak arte) eta Kultur Etxea 12:30etik 19:30era, astelehenetik ostiralera.