Antzerki tailerrak haur, gaztetxo eta helduentzat
Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Helduen talderako izen ematea irekita dago Kultur Etxean.
Kristina Ropero irakasleak aurten ere antzerki tailerrak eskainiko ditu Herri Antzokian. Azaroan hasi eta apirila bitarte izango dira saioak eta taldetakuta emango dira, astelehen iluntzeetan eta ostegun arratsaldeetan.
- Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako eta DBHko ikasleak: izen ematea Lardizabal Eskolaren eta Gazteleluaren bidez egin da eta kurtsoa hasita dago.
- Helduen taldea: tailerra astero emango da, azaroaren 14tik apirila bitarte. Ostegunetan 19:30etik 21:00etara Herri Antzokian. Interesdunek Kultur Etxean eman behar dute izena azaroaren 13a baino lehen. Tailerrean parte hartzeko 100€ko kuota ordainduko da Kultur Etxean.