Ekainaren 2an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Barrearen onura terapeutikoak, mugikortasuna espazioan, gorputz eta ahozko hizkuntza, talde-dinamika, jokoak eta teknika ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa doan izango da, eta ekainaren 4an hasi eta 25ean bukatuko da. Larunbat goizetan 10:00etatik 13:00etara Karreane kultur etxean. Izena kultur etxean bertan eman behar da maiatzaren 30a, astelehena, baino lehen, edo bestela 943160338 edo 676531079 telefonora deituta.
Gehiago
Telefono mugikorrarekin Google Aplikazioak erabiltzeko ikastaroa: Gmail, Google Maps, argazkiak, egutegia,… Karreaneko KZ gunean
Gehiago
Herriko haur eta gazteen heziketarako tresna berriak landu eta urrats kolektiboak emateko tailerra antolatu da, abenduaren 15ean, Emagin taldearen eskutik. Haur eta gazteen heziketan parte hartzen duen edonorentzat da saioa: guraso, aitona-amona, izeba-osaba, zaintzaile, begirale, tutore, entrenatzaile,... Eman izena eta zatoz!
Gehiago
Zabaldu da izen ematea HIRUGARREN ADINEKO MANTENIMENDUA eta PILATES+ HIPOPRESIBOAK lantzeko ikastaroetarako. Urriaren 18 astelehena baino lehen eman behar da izena Karreane kultur etxean.
Gehiago
Urtero bezala zabalik da Euskaraz ikasteko aukera Zaldibian. Udalak sustatu eta finantziatzen dituen ikastaroak urrian hasiko dira.
Gehiago
Tailer honetan hilekoaren erregistroa eramateko modu ezberdinak landuko ditu Veronica Satrustegi, Marigorrik, aldaketa fisikoak eta emozionalak erregistratu eta horiek interpretatzen ikasteko. Irailak 22, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Karreanen. Aurrez izena eman behar da.
Gehiago
SAIOA IRAILERA ATZERATU DUGU parte hartze zabalagoa bilatu asmoz.
Ekainaren 9an, Herri Antzokian, Emagin elkarteko Ainara Lasa Muñozek dinamizatuko duen tailerra egingo da, heziketa arduraren bat duen edo erreferente den edonori zuzendua. Bertan, parkidetasuna, sexu genero sistema eta rol aniztasuna landuko dira, tratu onen baloreen aterkipean.
Tailerra 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da eta jarraian eman dezakezu izena.
Gehiago
Maiatzaren amaiera aldera hasita, bi ikastaro eskainiko dira CEBANC zentroaren bidez, euskaraz eta dohainik. Jarraian informazio osoa, baita Kultur Etxean edo 943160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, 2021eko maiatzerako herrian antolaturiko ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Abian da udaberria eta ekainerako ere sortuko dira lore berriak. Izen ematea eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago
Martxoak 26 OSTIRALA, 16:30ean herri antzokian NERABEAK BERDINTASUNEAN ERAGITEN talde formazio mixtoaren 1.saioa egingo da Emaginekin, 13-16 urtekoentzat herritarrentzat.
Gehiago
Urteetan aurrera joan ahala, norbere osasun eta bizitza mailari ahalik eta ondoen eustea erronka bihurtzen da. Zaldibiako Udalak, Beti Gazte Elkartearen laguntzaz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaini izan ditu azken urteetan, eta pandemiaren ondorioak mahai gainean ditugun honetan, bidean sakontzen jarraitzeko hainbat erronka eta eskaintza ditu 2021erako.
Gehiago
Langabeentzako bost ikastaro antolatu dituzte Lanbidek eta Goierri eskolak elkarlanean. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Tailer honetan, parekidetasun ikuspegitik, gizon izatearen subjektutasunetik, zapalkuntza anizkoitzetan oinarrituta, indibidualetik hasita kolektiboan bukatuz, ibilbide bat egitea proposatzen dizugu. Izen ematea abenduak 10 arte
Gehiago
Azaroak 25 Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko da. Egun honetan, urte guztian zehar emakumeek* pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatzen dira, eta honekin amaitu behar dela aldarrikatzen da. Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak hainbat salaketa, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintza antolatu ditugu elkarlanean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago